“Book Descriptions: Bollera identitatearen inguruan egituratuta dago Eva Perez-Ponsen Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera. Zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jasotzen ditu; Euskal Herriko Lesbiana Feministen Mugimenduaren hastapenak biltzen ditu, gaur eguneko bolleren borrokaren erroak eta sinergiak nondik datozen hobeto ulertu ahal izateko; eta heterosexualitatearen analisi teorikoa egiten du. Horrez gain, normaren parte izateko edo hierarkia sexualarekin apurtzeko posizioak aztertzen ditu, eta subjektua beste era batera ulertzeak parte-hartze politikorako planteamendu berriei bidea irekitzen diela proposatzen, ekintza zuzen ez-biolentoaren erabilera erresistentzia kolektiborako tresna gisa lehenetsiz.” DRIVE